XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizi-bizi arrankatu zuen Paulak.

Uau, egin nuen nik, ikaraz eta emozioz.

- Heldu ondo esan zidan berak.

Bere kazadorari heldu nion bizkarretik behatz muturrekin, baina kurba bihurri baten ondoren, lotsa pixka bat ematen bazidan ere, gerria inguratu nion bi besoekin; nire bularra bere bizkarraren kontra neukan jarrita, baina nire burua bere kaskoari itsatsita, eta hori ez da oso erromantikoa ere.

Kaskotik zehar entzun nion nire helbidea galdetzen.

Eman nion eta laster iritsi ginen.

- Zer: beldurrik pasa al duzu? galdetu zidan ni jaisten nintzen bitartean.

- Ez, keba esan nion nik ausartarena eginez, baina egia esan behar badut beldurra pasatu nuen.

Asko ez, baina bai pixka bat: ohiturarik ez neukan motoan ibiltzen, eta gainera ilun zegoen, eta gainera hotz egiten zuen.

Eta hala ere, beste buelta baterako gonbitea egin balit, seguru nago baietz esango niola.

Ez zidan halako gonbiterik egin ordea: Txao esan eta alde egin zuen nire kalean barrena.

- Nor zen motoz ekarri zaituen mutil hori? galdetu zidan amak etxera igo nintzenean, leihotik ikusi baininduen iristen.

- Eskolako lagun bat erantzun nion nik, mutila ez baina neska zela argitu gabe, amak bere ohizko erretolika bati ekiten zion bitartean: (...)